Gure herriak jasaiten duen errepresioaren aurrean, internet sarean ere erantzunak agertzen dira. Patxi Gaztelumendik nazioarte mailan No time for love in the basque country ekimena aipatu du.
ots 12
2008ko Otsailaren 12an bidalia, 13:58. Kategoria;Teknologia berriak. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Baserritik mundua
2 iruzkin NO TIME FOR LOVE IN THE BASQUE COUNTRY
gaztelumendi ((i)) » maitasunaz irratian
Otsaila 12th, 2008 at 18:27
1[...] time for love kantuarekin abiatu dut aste honetako kronika laburra info7 irratian. Hertzainak taldearen kantua ekarri dugu gogora, baina kantua entzutea ere posible egiten du [...]
Joseba Andoni
Otsaila 12th, 2008 at 19:45
2Hau, arkume larruz mozorroturiko faxismoa da. Zergatik behartzen gaituzte español edo frantses izatera, gu ez garenean horkoak eta ez dugunean horkoak izan nahi? Askatasuna eta beren ikuspuntua ezarri nahi dutenen arteko borroka da Euskal Herrian eta orohar mundu osoan (Irak, Afganistan, Palestina eta abarretan) bizi dugun hau, autodeterminazioa eta faxismoaren arteko borroka. Orain bizitzen hasi garen salbuespeneko neurri hauek, gure Guantanamoa dira, gure Gaza edo gure hegaldi sekretuak, gure Patriot Act eta gure aurkako guda prebentiboa dira. Egun ez da aski delito bat burutzea, egun, estadoak zuk delito hori burutuko duzun ustea izatea baizik. Begira bestela bai hemen eta bai Europa eta AEBetan burutzen ari diren azken atxiloketak. AEBetan hasi ziren, Irailak 11rekin lasterketa ero honi irteera emanez, ondoren etorri ziren ilegalizazio, zerrenda beltz eta espetxeratze prebentiboak. Faxismoa hemen da, eta orain bere aurpegi gordinena erakusten ari zaigu, baina faxismoa hemen baldin badugu, inoiz ez delako desagertu da, itxuraz aldatu du, demokraziaren arkume larruaz mozorratu zaigu, eta popular, sozialista edo regionalista izaten ikasi du. Nola eskatu dezake leoiak, bera erasotzen saitu den zebrak eman dion ostikada zebra guztiek kondena dezaten? Inork ez badio leoiaren erasoari erantzuteko zilegitasunik, leoiaren bazka izatera mugatu behar al dute? Adibide xume bat da, baina zer pentsa ematen du.
RSS feed for comments on this post · TrackBack URI
Erantzun bat publikatu