Ezker abertzaleko militanteak azaldu du Brian Currin hegoafrikarrak ezker abertzalearen dinamika berriaz egindako gogoetak ez direla gogoeta pertsonal hutsa, azaldu du nazioarteko hainbat eragilek badutela ezker abertzaleak Euskal Herria parametro demokratikoetara eramateko duen “asmo sakon eta zintzoaren” berri. Euskal Herrian irekitzen ari diren aukera berrien inguruan aipatu du “fase berrirako ahalik eta ergile gehienekin” lan egiteko nahia dutela eta Donostiako manifestazioa urrats handia izan zela norabide horretan. EAJk bertan parte hartzea barne kontraesenen erakusle da Etxeberriaren ustez eta adierazi du EAJk beldur diola aldaketaren aldeko indar politiko, sozial eta sindikalen multzo horretatik kanpo geratzeari.
Aza 05
2009ko Azaroaren 5an bidalia, 10:57. Kategoria;Entrevista política. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Baserritik mundua
Erantzun bat publikatu