
Senideek, abokatuek eta Jon Anzaren kasua argitzeko lanean ibili diren eragile sozialek egin dute prentsa agerraldia Baionan. Poliziak zabalduriko bertsioa “sinesgaitza, onartezina eta kontraesanez betea” dela berretsi dute eta egia jakin nahi duenak “Espainiako eta Frantziako Gobernuen estoldetan” bilatu behar duela adierazi dute. Astelehenan Tolosara (Okzitania) joateko deia egin dute presio egitera, autopsian konfiantzazko mediku batek parte hartu ezean ez dutela ontzat emango aurreratu dute. [Info + Gara.net] [Audioa: Jean François Lefort eta Jon Enparantza].
mar 13
2010ko Martxoaren 13an bidalia, 13:19. Kategoria;Albistegiak. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Baserritik mundua
Erantzun bat publikatu