ETAk kaleratutako azken oharrean dio, badirela hilabete batzuk ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu zuela eta dei egiten dio gobernu espainiarrari konponbidea ekarriko duten gutxiengo demokratikoak ezartzera. Deia ere eragile politiko, sozial eta sindikalei erantzukizunez jokatzera.
BBCk aurreratu eta infozazpi irratiak ere jaso ahal izan duen adierazpenean, ETAk dei egiten dio nazioarteko komunitateari, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditu eta irtenbide justu eta demokratikoa ekarriko duen prozesuan parte hartzera.
ira 06
2010ko Irailaren 6an bidalia, 12:28. Kategoria;Albistegiak. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Baserritik mundua
Erantzun bat publikatu