Aurreko ostiralean Segi gazte erakundeak bere barne-hausnarketaren berri eman zuen. Egungo fase politikoan, Euskal Herriaren eta gazteriaren problematikei erantzuteko tresna organizatibo bezala Segi “agortua” dela ebatzi dute, hausnarketa “luze, zabal eta sakonean”. Halere, ez dute, etxean geratzeko asmorik “aurrerantzean ere gazteriaren ekarpena ezinbestekoa izango delako Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialean”. Txomin Catalogne Segi-ko bozeramaleak azaldu dizkigu hartutako erabakiaren arrazoiak.
eka 21
2012ko Ekainaren 21an bidalia, 10:51. Kategoria;Kale Gorrian. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Kale Gorrian
Erantzun bat publikatu