Aldaketa nabarmena izango du eguraldiak. Ipar-mendebaldeko erasoak giro kaskarra ekarriko digu. Euskal Herri osoa harrapatuko du, eta gehienbat kostaldea. Euria barra-barra, batez ere arratsaldean. Haizea asko zakartuko ez bada ere, tenperaturak beherantz egingo du, eta giroa dezente petralduko zaigu. Borraskaren muturrak zaplazteko hau luzatuko digu.
Bihar hodei zama lodia euria dariola, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, freskura dezentea mantenduz, baina gorantz abiatuko da termometroa. Euri giroa izango dugu egun osoan, eta zeru sabaia oraindik garbitu ezinik.
urr 19
2012ko Urriaren 19an bidalia, 06:50. Kategoria;Albistegiak. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Kale Gorrian
Erantzun bat publikatu