Elkarrizketaz bete-bete eginda etorri da gaurkoan Zebrabidea Info7 irratiaren eskutik. Kanitorekin gaurkotasuna zorrotz errepasatu, Saioa Baleztenaren ahotik musika hitzorduak jaso, eta TasTas-eko Iñigorekin Bizkaiko aktualitatearen berri izan ostean, hiru gonbidatu izan baititugu gaurkoan. Lehenik, Zinegin festibaleko Matiu Bordatok azaldu dizkigu bihar hasi eta larunbatera arte Hazparnen ospatuko den festibalaren nondik norakoak. Ondoren, Elene Gonzalez kazetaritza ikasleak Durangoko Azokaren inguruan egin duten ikerketaren berri eman digu. Amaitzeko, Jone Arroitajauregik Bularretik Mintzora ekimena zertan datzan kontatu digu.
Abe 13
2012ko Abenduaren 13an bidalia, 18:15. Kategoria;Zebra Bidea. Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2.0 jarioan jaso ahal izateko.
Kale Gorrian
Erantzun bat publikatu