Informazioan bereizitako irratia

Búsqueda

Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, gaur ehundaka eta ehundaka plaza bete dira Euskal Herrian zein nazioartean. Era guztietako ekimenak egin dira Herrirak deitutako Plazara! ekimen honekin bat eginez. Giza eskubideen alde, aulki jokoa egin da Gernikak, apostua Zizurkilen, egun osoko egitaraua Oiartzunen edo Mutrikun, kantaldia Zarautzen…. Saio berezi honetan herriz herri egin ditugu konexioak plaza bakoitzean zer egin den jakiteko. Tartean ere Nahia Lacroix preso ohiarekin soalstu dugu, Lander Garrorekin, presoen senideekin, Julen Arzuagarekin solastu dugu eta noski Herrirako kideekin.

Elhuyareko Quark saioan James Croll zientzialari eskoziarraren inguruan ari dira.

Lander Garrok zinera goazelarik, historio bat ikustera edota gure burua entzutera joaiten garen galdetu du.

Zarauzko Surf Eskolako Haritz Larrañaga Hego Afrikan kokatua dagoen Sara Bletcher-en Otelo Burning pelikularen inguruan ari da.

Ekainaren 2rako antolatu dute Oiartzunen LASTERBIDEAN elkartasun lasterketa. «Ahoz aho eta herriz herri, preso eta iheslari guztien inguruak mugitu eta bakoitzeko bi korrikalari Oiartzunera ekartzea izango zen gure nahia. Euskal herri guztia bertan elkartuz», diote. Guk, elkartasun ekimen honen antolatzaileetako batekin, Igor Ibargurenekin hitz egin dugu.

Euskal preso politikoen eskubideen defentsan Euskal Herriko plazak bete nahi ditu bihar Herrira! mugimenduak eta datuak esku-artean hartuta argi dago oinarrizko giza-eskubideen aldeko mezua eta salbuespenezko neurrien kontrako aldarria ozen entzungo dela, 220tik gora direlako antolaturiko ekimenak. Gainera, orotariko ekimenak izango dira eta ez Euskal Herrian bakarrik, Uruguayen, Argentinan, Herrialde Katalanetan edota Irlandan ere mobilizazioak antolatu dituztelako. Nagore Gartziak, Herrira mugimenduko bozeramaleak eman dizkigu biharko ekimenen inguruko xehetasun guztiak.

Como cada mes, el director de Resumen Latinoamericano analiza las noticias más destacadas de la actualidad Latinoamericana en Kale Gorrian. Hoy ha comentado la situación de inestabilidad política que se vive en Bolibia con las movilizaciones sindicales en contra del Gobierno de Evo Morales o la decisión del Gobierno de Nicolas Maduro en Venezuela de sacar al ejercito a las calles del país para atajar el problema de la inseguridad ciudadana, uno de los principales retos a los que se enfrente el Gobierno bolibariano.

Ostiralero bezala, iparraldeko aktualitatea aztertu eta komentatzen dugu mahai inguruan. Gaurkoan Aitor Renteria eta Allande Boutin izan dira gurean.

« Aurreko saioak ::
Lo más destacado de hoy [+]
  • 14:00 - Resumen Latinoamericano
  • 16:05 - Gonekin Ero Bero
  • 19:00 - Revolutionary grooves
Maana en Infozazpi [+]
  • 13:30 - Eguerdiko albistegi nagusia
  • 20:00 - Iluntzeko albistegi nagusia
Kale Gorrian
Astelehenetik ostiralera, 7ak30tik 11ak arte