Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Albistegiak

- Ekainak 19. Kontaktua: albistegiak@info7.com
Albistegi Nagusia

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Agus Hernan.

Guraso arteko elkarrizketa batean: “umea erdaraz hitz egiten hasi zait”, “gureak ere izan zuen bolada, baina berehala moztu nion”, “bai, baina nik amorratzen naizenean erdarara jotzen dut”. Kasu horri helduta, eredugarritasunaz eta euskarazko aisialdiak duen garrantziaz aritu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, euskarazko joko interaktibo baten sortzaile Maider Etxaniz elkarrizketatu dute. Hauxe izan da ikasturteko azken Gureaz Blai, urrian itzuliko gara kontu gehiagorekin.

Sondikako Troquenor enpresaren desalojoan izan da gaur Maribi Ugarteburu EH Bilduko parlamentaria eta Sortuko bozeramalea. Info7 Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, EH Bilduren izenean “langileak babestera” joan dira Sondikara eta lantegira iritsi direnean “espero ez zuten” polizia operazioarekin topo egiten dutela esan digu. Maribi Ugartebururen hitzetan, guztiz salagarria da gaurkoan Ertzaintzak izan duen jarrera eta papera “lapurreta argi eta garbi bat babesten” eta “120 langile erasotzen”. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere kritikatu du parlamentari soberanistak eta Bizkaia “hankaz gora” duela eta Aldundiak “ez duela ezertxo ere egiten” kritikatu du.

Patxi Gaztelumendirekin solasteko auekera izan dugu, bera ere Troquenor enpresa atarian dago. Eguerdiko konexioak esan digu oraindik ere langileak enpresa barruan zeudela. Roberto Troquenorreko langilearekin hitz egiteko aukera ere izan dugu, tentsioaren lekukotasuna eman digu.

Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu duela jakin genuen iragan larunbatean. Domeinu honek suposatzen duenaz eta duen garrantziaz hitz egin dugu Iratxe Esnaola informatikariakin eta .Eus Elkarteko kidearekin.

Odei Barroso bertsolariak larunbateko Herria dugu arnas ekimenaren inguruko gogoeta luzatu du.

Patxi Gaztelumendik .eus dominioaren alde egindako lana goraipatu eta euskarak internet sarean duen garrantzia nabarmendu du.

Hurbiletik jarraitu dugu Info7 irratian Troquenor enpresaren desjabetza. Goizeko 9:15etarako zegoen aurreikusita, beranduago iritsi dira Ertzaintzaren 10 furgoiak. Goizeko 10:30ean Ertzaintzak sarrerako herriharresia gainditu du, hala ere ezin izan du enpresa barrura sartu. Langileek sarrera zaila jarri dutela esan digu Alberto Gatibuk enpresa ataritik.

« Aurreko saioak ::