Recherche

Urriak 25

Albistegiak

albistegiak@info7.com
Asteburuetan ez dago albistegirik

Euskal Herriko gatazkaren konponbidea helburu, dokumentu garrantzitsua aurkeztu dute IEHko alderdi politiko nagusienetako ordezkariek. Aieteko Konferentzian izan ziren pertsonek sinatu dute dokumentua, eskuineko UMP, alderdi sozialista, alderdi zentrista, Sortu, Abertzaleen Batasuna eta Berdeetako ordezkariek. Iñaki Altuna kazetariarekin aztertuko ditugu bertan jaso dituzten proposamenak.

Para Joseba Permach [EH Bildu] no todo esta perdido desde el punto de vista de la lucha contra la privatización de Kutxabank y esta mañana, en Kalegorrian, ha afirmado que “si hay voluntad política se puede revertir el proceso privatizador de Kutxabank”. Permach también ha hecho un llamamiento a la sociedad en general, para que participe en las protestas convocadas organizadas por la plataforma en contra de la privatización de Kutxabank.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Maialen Errotabeherek Baionan aurkeztuko duen Biluzik diskoaren berri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Txapa irratiko kideek Itsaso Azkarateri egin diote, Bergaran asteburuan ikusgai egongo den Helduen nazioarteko XII. Txotxongilo Mostra ekitaldiari buruz. Amaitzeko, Bilbo Hiriako lagunen eskutik Deustuko gazte lokalaren 23. urtemuga ospakizunak ezagutu ditugu.

Elhuyareko Quark saioan sei enpresak elkarlanean sortu duten Automobilgintza Hiztegiaren inguruan ari dira.

ITXASO ON TALDEA Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Itxaso Gutierrez ON taldeko abeslari eta gitarra hurbildu zaigu estudiora. Jaunko Barik taldeko hastapenetatik gaur arteko ibilbidearen errepasoa egin dugu eta amaitzeko ON taldeak laister kaleratuko duen disko berriko kantu bat jo digu akustikoan. Gozatu!

POESIA KAIERAK Joan den astean aurkeztu zuten Susa argitaletxeak kaleratutako Munduko Poesia Kaierak bildumaren bigarren labealdia. Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandezek lanak itzuli dituzte euskarara Angel Errok, Koldo Izagirrek eta Josu Landak. Proiektu honetako zuzendari Beñat Sarasola gurera etorri da aurkeztera eta xehetasunak biltzeaz gain, hainbat poema entzuteko aukera ere izan dugu.

Zientzia naturari gailentzen ari ote zaio? Ala interes ekonomikoak pertsonen ongizateari? Gogoeta horien jiran bi gai ekarri ditugu gaurko tertuliara Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin. Batetik, obuluak izoztu, horrela ama beranduago izan eta urte emankorrenak enpresari eskaintzeko Apple edota Facebookek martxan jarri duten ekimena. Eta bestetik, Kutxak gaur egingo duen batzar orokorra eta hainbat eragilek deitu duten protesta pribatizazioaren aurka. Horretarako, protestetan parte hartzen ari den EH Bilduko Jone Etxeberriarekin hitz egin dugu.

Bihar eta etzi, GARA egunkariarekin eskuratu ahal izango da “Gosariak” proiektua. Gose taldeak jarri dio musika eta hitzak berriz, Joseba Sarrionaindiarenak dira. Gainera, Arrasateko Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artistek ere parte hartu dute proiektuan. “Gosariak” zer den hobeto ulertzeko baina, Ines Osinagarekin hitz egin dugu goizean.

Atzo ezagutu genituen Euskal Herriari dagozkion datuak eta gaur, datu horiek ondo aztertu ostean, hauen inguruko hausnarketa egin dugu Gaindegia-ko Imanol Esnaolaren laguntzaz.

« Aurreko saioak ::