Bilaketak

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Gazteak eta politika hurbildu asmoz, Gazte Eztabaida ospatu zen pasa den astean Euskal Herriko Unibertsitate publikoan. Zazpi alderditako ordezkariak izan ziren bertan, gazteentzat dituzten proposamenak kontatzen eta hauen galderei erantzuten.

Azken ordukoa jakin dugu Ane Ituño abokatuaren bitartez. Momentuz atxilotuak, Xabier Arruza Erromokoa eta Kaiet Prieto Barakaldotarra.

“A favor del régimen, no al cambio, si al TAV” dio Dino Altavezek oihuka. Aurrekaririk gabeko manifestazioa egingo da bihar Iruñean. Herritarren gehiengoak erregimenaren aldaketa eskatzen badu ere, bada bertzelako iritzik ere, eta horren adibide da Dino Altavez. Berak egin du manifestazioaren deialdia, baina dirudienez babesa izango du eta jendetza elkartuko da San Nikolasen, arratsaldeko zazpietan.

Hemos analizado la figura de Xabier Vinader con el peridodista de La Directa, Jesus Rodríguez. Referente del periodismo de investigación, pionero en destapar los vínculos de la extrema derecha con los aparatos del Estado postfranquista, así como la guerra sucia contra el independentismo vasco, Xabier Vinader ha fallecido esta mañana a los 68 años.

Asteartean atxilotu zituen Guardia Zibilak Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar Etxerateko kideak eta Fernando Arburua eta Oihana Barrios Jaiki Hadi elkartekoak. Espainiako Entzutegi Nazionalean Eloy Velasko epailearen aurretik igaro ostean aske geratu dira 15.000 euroko bermea ordainduta. Fernando Arburuarekin izan gara Entzutegitik atera berritan.

Donostiako alkateak aitortu duenez, giro zaila bizi da Sahara Mendebaldean. Desinformazioa handia da, eta erakundeek, egoera zaila duten herrialdeetan egoera bertatik bertara ezagutzea ezinbestekoa da Izagirreren ustez. Elkartasuna helarazi eta lan politikoa egitera joan da Donostiako alkatea. Hassana Aalia ekintzailearen familiarekin izan da, eta Euskal Herritik jasotako elkartasuna eskertu die. Sahara borrokarako prest dagoen herri bat dela azpimarratu du eta eredugarri direla.

Jean François Magis, Haitz Agirrebarrena, Teo Salomon eta Alex Feldmann gazteak atxilotu dituzte gaur ipar Euskal Herrian. EHKZ k zabaldutakoaren arabera,  Paueko jendarmeak ari dira sarekada burutzen eta atxilotutakoak Pauera bidean dira jadanik. Ekhi Erremendugi kazetariak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Reportaje sobre el programa Txalaparta Irratia, las ondas solidarias con los presos en París.

« Aurreko berriak ::