Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Patxi Gaztelumendirekin solasteko auekera izan dugu, bera ere Troquenor enpresa atarian dago. Eguerdiko konexioak esan digu oraindik ere langileak enpresa barruan zeudela. Roberto Troquenorreko langilearekin hitz egiteko aukera ere izan dugu, tentsioaren lekukotasuna eman digu.

Elkartasunaren hatsa nagusitu zen Biarritzen ekainaren 15ean, larunbatean. Emozioz betetako egun izan zen. ” Iheslarien arazoa ez da konpontzen egoera pertsonala zuzenduz, baizik eta ihes egitera bultzatu zituzten arrazoiak gaindituz” horixe EIPK-k larunbatean esan zuena. Konponbiderako bere porpoamena jarri dute mahai gainean, herriaren aitzinean, herria dutelako arnas. Hemen ekitaldi osoa entzungarri.

Gaur azkar batean hartuko du hobetzeko joera. Egunsentiko behe lainoak segituan xurgatuko ditu eguzkiak eta goizeko freskura ere azkar konponduko du, hego ekialdeko haize geldiak lagunduta. Gerora, garbi eta tenperatura dezente igoko da, nahiz eta arratsaldeko ipar brisak kostaldea goxo edukiko duen. Nafarroa hegoaldean ekaitz batzuk gara litezke iluntze aldera.
Bihar haizea geldi eta zerua garbi, goizeko freskura eta behe lainoak desegin ostean. Haize geldia goizean hego ukituaz eta arratsaldean itsas brisa. Kostaldean giro goxoa bero sanoarekin eta bero handi samarra Nafarroa aldean. Ekaitzak leher litezke hor iluntzean.

Gaur giro ona egun osoan eta ekaitz bolada iluntzean. Eki haizeak hego ukitua ibiliko du, eta amaieran ipar brisa mugituko da. Tenperatura berdintsu edo beheraxeago, baina atsegin. Hegoaldean ekaitz arinak izango dira goizean, eta iluntzean gogorragoen txanda iritsiko da. Azkenean nonahi lehertuko dira zaparrada trumoitsuak. Oro har garaiari dagokion tankerako eguraldia.
Bihar ekaitz giroa nagusi. Zaparrada trumoitsuak nonahi, noiznahi. Goizean ere bai, batez ere Gipuzkoa aldean. Zaparrada baldar samarrak izan daitezke, euria lodi botaz eta tartean txingorra dakartela. Hego ukituko haizea goizean eta iparra arratsaldean.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, “Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012” txostena aurkeztu du gaur goizean. Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik argi esan du euskaldunek euskaraz bizi nahi dutela baina ezin dutela. Euskaraz bizitzeko eskubideari lotuta, inoiz baino kexu gehiago jaso ditu Behatokiak eta Nafarroako gobernuak pilatu du salaketa gehien.

Ane Fernandez [Piztu.info]: Donostiatik “Amaitu da eguerdiko manifestazioa. Gipuzkoa osotik jendea bildu da Donostian, bandera ugari, murrizketen aurka eta eskubideen alde. Pankarta nagusiaren atzean beste bat zegoen. Erresidentzietako langileen pankarta, greba mugagabean dira. LAB eta ELAren hitzartzeek, greba honen garrantzia azpimarratu dute, aldaketa politiko eta sozialen aurkakoei kritika. Loturik jarraipenaren datu zehatzak arloz arlo”.

Bilbotik Patxi Gaztelumendi: “Milaka lagun egon dira. LAB eta ELAk hitza hartu dute. Borroka goraipatu dute, elkartasuna eta aurrera jarraitzeko beharra ere azpimarratu. Baloratzekoa da gazte asko bildu dela greba huntan, parte hartzea handia pikete eta beste elkarretaratzeetan.”

Gasteizetik ekitaldi nagusia eta Gaizka Amondarainen kronika: “Ekitaldia hasia da, Sindikatu ezberdinetako bozeramaleak ari dira hitza hartzen. Loturik, ELA eta LABeko idazkari nagusien hitzartzea, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaiderena hain zuzen. “Ainhoa Etxaide: “Berriz ere langileen duintasunak bete ditu Euskal Herriko kaleak”… “Egin gaitezen gure etorkizunaren jabe, antolatuz eta borrokaz lortuko dugu”. Adolfo Muñoz: “Borrokak izan dira beti aldaketaren motore. Horrela segituko dugu, mobilizatzen, ez diegu utziko gure etorkizuna deshumanizatzen, ez diegu utziko gure eskubideak urratzen”.

« Aurreko berriak ::