Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Albistegiak

RSS-Podcast

aa

Fakun Aznarez “Duela bost minutu abiatu da Moyuatik manifestazioa eta Gran Viatik milaka ta milaka herritar, eskubide sozialen alde, etorkizun duin baten alde. Bilboko Gran Via bete da. Oihuak ere bankuak lapurrak, edo kapitalismoa suntsitu entzungai. Adin guzitako jendea hurbildu da.” Patxi Gaztelumendi: “Jendez gainezka da bilbo! herriko eragile eta sindikatuak presente, euriak ez du oztopatu herritarren mobilizazioa. Sindikatuak CGT, ESK, ELA, LAB, STEEEILAS, EHNE… denak hor dira”.

Oinatz Aizpuru: “Gaztelu plazatik, abiatua da manifestazioa, Euskal Herriak bere eredu propioa behar du! lelopean jende eta ordezkari ugarirekin. Nafarren haserrea eta erantzuna ikus daiteke bertako kaleetan”.

Mikel Ikatzategi [Gipuzkoa Zero Zabor]: “Ezinbestekoa da herritarrok, langileok aktibo izatea, eta aldaketa eragitea”.

Piztu komunikabide herritarreko Ane Fernandez Donostiatik: “Oihu eta txistu artean jendetza bildu da sanmartin kalean. Ekimen ugari egon dira han hemenka goizean zehar. Ba adibide gisa, bilgune feministaren ekimena, mural handi batekin banglesheko langileei elkartasunez, orohar salatu dute Zara eta holako enpresen atzean emakume esplotatuak ari direla lanean.”

Juantxo Estebaranz: “La jornada de huelga de hoy en Bilbo, es bastante poco vigorosa, va subiendo un poco el tono”.

Gasteizko manifestazioan gertatzen ari denaren berri eman digu Hala Bedi irratiko Gaizka Amondarain kazetariak.

Patxi Gaztelumendi Bilbotik: “Euria nagusi, baina pankarta, bandera, animo eta oihu asko. Zutabeak iristen ari dira, eta moyua plazan batu gara jende ugari. Manifestazioa laster hasiko da”.

“Gaztelu plazan, alderdi eta sindikatu ezberdinetako ordezkariak bertan daude. Lehen balorazio bat egitearren Iruñerria eta Baztan aldean jarraipen handia izan du grebak, eta sakana aldean ahulago. Poliziaren probokazio eta jazarpena azpimarratzekoa da. Oihu nagusiak dira lapurrak kanpora, hitza herritarrei! Igor Arroyo, nafarroako LABeko arduradunaren balorazioa entzuteko aukera loturik.”

« Aurreko berriak :: Ondorengoak »