Bilaketak

zz- ARTXIBOA

RSS-Podcast

aa

Zirimola gazteentzako irratsaioa

Euskaldunon artean badira zenbait zenbaki berezi, eta horietako bat da hamalau. Zentzuetako batek dioenez, dena baino gehiago dirudiena. Baina natura da kultura iturri nagusiena, eta mendia, agian, haren adierazpenik argi eta garbiena. Hori dela-eta, 14 zenbakiaren aitzakian lotu dugu, iltzez, sokaz eta lokarriz, gaurko gonbidapen sorta lapurren gordelekutik.

Zirimoa, gazteentzako irratsaioa.

Zirimola, gazteentzako irratsaioa!

Aste honetan hainbat elkarrizketa egin ditugu: Amarauna Sarekoei deitu diegu, ERO taldeko Juleni elkarrizketa egin diogu, Izerdi Gorriako Naroa taldekidearekin egon gara, baita Leioatik! proiektu komunikatiboko Erikekin ere. Gainera, betikolez, berri bitxi batzuk kontatu ditugu eta azkenik, agenda!

Zirimola, gazteentzako eginiko irratsaioa.

Aste honetako irratsaioan, asteko ohiko eskemari jarraituz, berri bitxiak komentatzen ibili gara.  Ondoren Ipar Euskal Herrian jazotako atxiloketen berri eman dugu.  Elkarrizketa berriz, eratze prozesua bukatu berri duen Sexu Askapenerako gazte mugimendu   berria izan dugu hizpide. Horretarako mugimenduko kide den Ibai gonbidatu dugu gurera, eta   berarekin prozesuaren nondik norakoak, mugimenduaren helburuak, eta Bergaran burutuko   den aurkezpenari buruz hizketan ibili gara besteak beste. Galdera tranpan ere jauzi zen Ibai eta   Maddalen Iriondoren flekilloaren inguruan zuen iritzia eman zigun.  Horrez gain, azterketak bukatu berri dituzten ikasleei deika ibili gara, beraien azterketa   amaiera eguna nola ospatu zuten jakiteko, eta lauhilabete berriari buruzko asmoak jakin   nahian.  Azkenik, Zaballako espetxetik entzun egiten gaituzten Urtzi eta Telle grebalariei aipamen   berezi eginez amaiera eman genion irratsaioari.  Gozatu eta datorren astera arte!

Aurten beteko dira 40 urte Patti Smith artistak “Horses” disko entzutetsua argitaratu zuenetik​​. Era berean, orain dela bost urte eman zuen argitara “Just Kids” memoria liburu aparta. Argia da bi lan horien arteko lotura; izan ere, diskoaren azalean ageri den irudia Robert Mapplethorpe argazkilariak egin zuen, eta liburuak bi artisten arteko maitasun eta laguntasun harremana du oinarri. Aitzakia hori eskutan hartuta, bi artiston lanak giltzaz zabaldu, eta sartu-irten azkarra egin dugu.

« Aurreko berriak ::