Bilaketak

5 URTE

RSS-Podcast

aa

Giro ederrean joan zen larunbatean infozazpi irratiaren Musika Jaialdia. Zortzi talde taula gainean, (MAK, Norte Apache, Indarrap, Goienetxe Anaiak, %100 Gourmet, The Sparteens, Afu eta Siroka) musika jartzaileak (DaddyJeff eta Sound Sister), eta jende ugari gurekin batera bosgarren urteurrena ospatzen.

Eskerrak gerturatu zineten guztiei, jaialdia posible egin zenuten hernaniarroi, eta geure gonbitea esku zabaltasunez onartu zenuten musikari guztiei. Mila esker!

Infozazpi Irratiak bost urte bete ditu urtarrilean. Proiektua martxan jarri genuenean, arian-arian garatuko genuela esan genuen, eta hala egin dugu bost urteotan. Orain, beste urrats batzuk egitera goaz, irratiari tamaina handiagoa emateko. Bere itzala gero eta zabalgoa izateko.

Geroz eta gehiago. Horixe da orain arte jarraitu dugun bidea, eta oraingo honetan, indarberriz, hartu dugun leloa, bosgarren urteurrena dela-eta abiatu dugun kanpainan.

Gure seinalea geroz eta leku gehiagotara helarazi nahi dugu. Geroz eta programazio osatuagoa eskaini nahi dugu.

Eta hori gauzatu ahal izateko, Geroz eta bazkide gehiago bildu nahi ditugu.

Azken hilabeteotan hainbat eskualde eta herri zeharkatu ditugu; Tolosa, Arrasate, Bergara, Donostia, Lizarra, Iruñea, Tafalla, Durango, Otxandio…Hauetan irratsaio bereziak eskaini ditugu, baita proiektuari buruzko informazioa helarazi ere. Otsailaren 19an Hernanin izango gara; Infozazpi irratiaren Musika Jaialdia antolatu dugu.

Otsailaren 19an Hernaniko Tilosetan arratsaldeko
19:30tan hasita DOAN

Infozazpi irratia informazioan bereizitako irratia bada ere, tarte berezia du musikak, eta bereziki euskal musikak. Bost urteko ibilbide honetan musika espezializatuan oinarritutako saioak nagusi izan ditugu gaueko 22:00tatik 00:00tako tartean. Hegoaldeko Ostatua, Life is Just a Moment, Gozakaizte, Revolutionary Grooves, Bailara Ezkutua, Kaleko Mobida, Sound System, Burdinola eta Harrobia saioak.

Musika komertzialetik at eta bertako ekoizpenari bultzada eman asmoz antolatu dugu Musika Jaialdia otsailaren 19an Hernanin gure bosgarren urteurrenaren baitan, eta tarte berezia eskaini nahi izan diogu euskal rap-ari. Azken urteetan Euskal Herrian indarra hartzen ari den musika estiloa izan arren, irrati eta sare ofizialetatik kanpo mantentzen delako, besteak beste, kritika soziala eta politikoa oinarri duen musika estiloa baita. Bertako musika herrikoi eta kalekoari oihartzuna eman asmoz Euskal Rap Taldeen Topaketa antolatu dugu (20:00). Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da hilaren 19an Hernanira; Lapurditik
MAK, Bizkaitik Norte Apache, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka ZAPARRADA Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo digu (19:30). Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu taldeek (23:00); Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin. Irratiko kolaboratzaileak ditugun bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek (02:00).

Taldeei buruzko informazio gehiago:

MAK http://www.myspace.com/makhiphop
Norte Apache http://norte-apache.blogspot.com/
Indarrap http://www.myspace.com/indarrap
Goienetxe anaiak http://goienetxeanaiak.com/
%100 Gourmet http://100×100gourmetrecords.blogspot.com/p/home.html
The Sparteens http://www.thesparteens.com/
Afu http://www.myspace.com/radioafu
Siroka http://sirokataldea.blogspot.com/
Zaparrada http://www.zaparrada.com/
DaddyJeff http://www.myspace.com/djakademydaddyjeff

Irratiaren bosgarren urteurrena ospatzeko antolatu dugu Otsailaren 19an Hernanin Musika Jaialdia. Euskal rap taldeen topaketa izango da lehenik. Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da; Lapurditik MAK, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak, Bizkaitik Norte Apache eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka ZAPARRADA Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo digu.
Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu
taldeek; Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin. Irratiko kolaboratzaileak ditugun bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek.

Urtarrilaren 21ean ostirala, gaueko 22:30etan, sei bertsolari hauek ariko dira Bergarako frontoiko taula gainean, Infozazpi irratiaren bosgarren urteurrenaren kanpainaren baitan: Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze. Gai jartzailea Josu Goikoetxea.

Pasa den larunbatean goiz pasa egin genuen Tolosako Triagulo plazan. Zuzeneko irratsaioa ere eskaini genuen bertatik; eskualdeko hainbat lagun pasa ziren gure karpatik eta hainbat gaien inguruan hitz egin genuen. Lehen sektorea, azoka, Euskal Txerri arraza, ekonomia, mendia,euskara, presoak, AHT-ren lanak, arrauna, inauteriak, pailazoak, bertsolariak, irratia, gazteak, … Tolosaldeko
herritarrek egindako lanari esker entzun gai da infozazpi irratia eskualdean.

« Aurreko berriak ::