Bilaketak

Postdata

RSS-Podcast

aa

Pintxatuk musika eta sukaldaritza lotzen ditu, bien arteko sinergia topatu nahian. Horregatik, hainbat musikarik hemeretzi abestiz osatutako diskoa egin dute, eta diskoarekin batera, Donostiako A Fuego Negro jatetxeak abesti bakoitzarekin pintxo bat sortu eta guztiak liburu batean bildu ditu.

Musika egiteko moduak eta moduak daude eta baita bertsioak egiteko ere. Horietako bat, bertsioak egiteko era kurioso bat Estatu Batuetan itzelezko arrakasta duen Muppet telebista saioko panpinena da. Aurkezpenik behar ez duen talde baten bertsioa egin dute orain, Queen talde mitikoaren Bohemian Rhapsody abestiaren bertsioa.

Olentzeroren etorrera gero eta gertuago dagoen honetan irriak oparitzeari ekingo diote Pirritx, Porrotx eta Marimototsek.

Maurizia Aldeiturriagaren indar berezira hurbilketa egin dute Paia anaiek. Bizkaiko Trikitilari Elkartearen eskutik eta Zeberioko Udalaren babesarekin, «Aupa Maurizia!» izeneko liburua plazaratu berri dute Fredi Paia eta Xabier Paya getxotarrek.

Xabinaitorrek komikiko orrialdeetan marraztuta berezitasunik badu, zer esanik ez hezur eta haragizko pertsona baten azalean jarriz gero. Gorringo taldea, Anjel Alkain eta Mikel Pagadizabal protagonistatzat hartuta, Patxi Gallegok sortutako pertsonaia antzerkira eramaten ausartu da. Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean, bihar estreinatuko dute Villabonan Euskal Herriko super heroi sexualenari eskainitako lehenengo antzezlana.

Shakirari lepoa moztu diote, Rolling Stone aldizkarian.
Decapitator Londreseko artistak, abeslariari burua moztea erabaki du. Aurretik, musika taldeak, modeloak eta aktoreak izan dira artistaren biktimak.

Bertsozale elkarteko Estibalitz Esteibarek Gernika, Iruñean eta Donostian iragango diren azken final aurrekoen xehetasunak eman ditu.

Orain arte pilotariek kantxetan erabili izan dituzten zapatilak ez dira pilotarako espresuki diseinatuak eta Astore markak, hutsune horretaz jabetuta, oinetako espezializatuak diseinatzeari ekin zion iazko udaberrian. Kalen izango dira laster, esku pilotarako egindako historiako lehen zapatilak.

« Aurreko berriak ::