Bilaketak

Irratsaio bereziak

RSS-Podcast

aa

Igandekoa “egun borobila” izan zen Tuterako Argia ikastolarentzat. Jendetza hurbildu zen Erriberako hiriburura Nafarroako ikastolen aldeko festara. Oraindik goizegi da helburu ekonomikoak bete ote diren jakiteko, baina Argia ikastolako Anika Lujanek kontatu digunez “Tuterako ikastolaren errealitatea Erriberako biztanleengana hurbildu” nahi zuten eta lortu dute. Orain, leukoa Zangotzako ikastolari pasa diote tuterarrek, bertan ospatuko delako datorren urteko Nafarroa Oinez.

Maitena Ayerbe, Ander Barinaga-Rementeria, Peru Olaberria eta Asier Kortabarriak zinemaldiaren jarraipen berezi eta ederra eskaini digute azken egunotan. Gaurkoan, laurak elkarrekin, aurtengo zinemaldiaren balorazioa osatu dute.

Donostiako zinemaldia azken txanpan sartu da. Asko dira, noski, Donostian egunotan ikusgai diren filmak, gaurkoan, “Club sandwich” lanaren kritika eskaintzen dizuegu, nerabezaroan zentratutako filma.

3 egun besterik ez dira gelditzen zinemaldia amaitzeko. Oraindik, noski, film mordoa ikusteko aukera izango da. Gaurkoan “Quai d´Orsay” filmaren kritika eskaintzen dizuegu.

Donostiako Zinemaldiak 5. eguna bete du jada. Egitarau oparoa gaur ere, besteak beste, “Vivir es fácil con los ojos cerrados” filma estreinatu dute gaurkoan.

Alex de la Iglesiak zuzendu eta Carmen Maurak parte hartzen duen pelikula honi buruzko erreportajea egin eta iritzia eman digute gaur ZARTkulturako lagunek.

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioko inaugurazio galaren nondik norakoak kontatu dizkigu Ander Barinagak, baita nola datorren zinemaldiko lehen asteburua ere. Maitena Aierbek, berriz, Narko Cultura filmaren kritika osatu du.

Iruñeatik zuzenean egindako saioaren hirugarren zatia.

« Aurreko berriak ::