Bilaketak

5etako diligentzia

RSS-Podcast

aa

Sasieta Mankomunitateko gerentearekin, Iñaki Erauskinekin hitz egin dugu Itsasondon jarri duten zabor bilketa sistema berriari buruz. Atez ateko sistemaren onena eta orain arteko kontenedoren sistemaren erosotasuna uztartu nahi izan dituzte Itsasondon.

Xabier Arzalluzekin igandeko hauteskundeen emaitzak eta datozen egunetako paktuak aztertu ditugu Bostetako Diligentzian. Bildu proiektu handi guztien aurka azaltzen bada, PNV-Bildu akordioa oso zail ikusten du Arzalluzek, baina ez du uste hala izango denik. Bilduk negoziatu egingo dituela bai, baina ez dela proiektu guztien aurka “a la tremenda” joango uste du EBB ohiak.

Bertsolari azpeitiarrak jantzi du Orixe sariketako txapela. Bere burua datorren Gipuzkoako Txapelketa Nagusirako fintzeko balioko diola aipatu digu besteak beste.

Euskal Herriko egoera aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin. Irratiz eman digu 30 minutuko klasea eta apunterik hartu ez badugu ere, lorazain ez dugula izan behar ikasi dugu. Ez dago jardin perfekturik gizartean.

Besteak beste, gehiago fio dela ezker abertzaleaz, Rubalcabaz baino dio EBBko presidente ohiak eta Sortu legalizatu edo ez, Rubalcabaren esku dagoela. Bere esanetan, “topatu dezakezun gizonik maltzurrena”ren eskuetan. Gaurko Bostetako Diligentzian entzun dugun elkarrizketa otsailaren 17an grabatu genuen Xabier Arzalluzekin.

Erretiratuta badago ere, futbol partidu bat jokatu dugu Bostetako Diligentzian Bittor Alkiza Realeko eta Athleticeko jokalari ohiarekin. Galdera ikurrez betetako bere kirol ibilbidea errepasatu dugu.

Gorka Julio informatikariarekin interneteko harreman moduez hitzegin dugu eta parekoaren harremanek zer eragin dezaketen.

BECen jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko irabazlea da Arkaitz Estiballes, 2010ean izendatu den Bizkaiko bertsolari txapeldun berria. Txapeldunaren saioa aztertu dugu bertsoaldiz bertsoaldi.

« Aurreko berriak ::