Bilaketak

Baserritik mundua

RSS-Podcast

aa

Bizkaiko hiltegi bakarra da Erralde. Eta Eusko Jaurlaritzak ixteko agindua eman berri du. Baserritik mundua irratsaioan Aulestiko alkatea eta Erralde hiltegiko arduraduna den Mikel Ansotegi elkarrizketatu dugu. Horrez gain, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen urteurrena eta transgenikoak ere izan ditugu hizpide. Emakume baserritarren titularitatea dagoeneko martxan dela eta, gai hori ere hizpidera ekarri dugu.

Baserritik mundua irratsaioan Paul Nicholson elkarrizketatu dugu. Via Campesinako kidea Malitik bueltan mintzatu da Info 7 irratian. Mundu osoko nekazarien konferentzia batean izan ostean. Elikadura burujabetzaren aldeko nazioarteko lanak, gurean, Euskal Herrian ze erronka dituen aztertu dugu berarekin.

Maite Aristegi Bergarako baserritarra eta Hauteskunde orokorretan Gipuzkoako zerrendagai dena elkarrizketatu dugu “Baserritik Mundua” irratsaioan. Nekazaritzaz, Europako politikaz, baserritarren erronkak eta berak dituen desio eta ametsetaz mintzatu zaigu Aristegi. Egoera politikoarekin baikor, hurrengo urteetarako langintzak garatu eta aletu dizkigu.
ELBko laborariek aste honetan zehar esnetegi ezberdinetan egin dituzten borrokak ere hizpide izan ditugu Xabi Lopepe artzaiarekin. Heleta eta Makeako okupazioak, Baionako auzitegiko testigantza eta Angelu merkatal guneetan egin dituzten ekintzak azaldu dizkigu.

Karrantza inguruan suteek eragin handia izan dute bertako basoetan, eta asteburuko euriteek izugarrizko kaltea eragin dute Gipuzkoan. Baserriak ere, oso kaltetuak suertatu dira eta uholdeen eraginari buruz hitz egin dugu Zestoako Manuel Odriozola baserritarrarekin.
Lurrama azokaren arrakasta aipatzeaz gain, aste honetan baserri munduan izan diren albiste eta gertaera garrantzitsuenak aipatu ditugu. Astero, Baserritik mundua saioan horrelako gaiak jorratuko ditugu.

Patxi Gaztelumendiren nekazal saio berri honetan Lurrama hobe ezagutzera gonbidatuak gara.

::