Bilaketak

Musika saioak Artxiboa

RSS-Podcast

aa

Eguberrien atarian publizitate “bonbardeoa” hasiko den honetan, jostailuei begira jarri gara. Batetik, rol tradizionalak iraunarazten direla ohartaraziz orain aste batzuk Emakundek emandako datuak gogora ekarriz, eta bestetik, jostailuen funtzioaz, eta jostailuen eta jolasaren arteko desberdintasunaz hitz egin dugu Ariane Kamio eta Ana Eizagirrerekin. Azken hau, pedagogian doktorea eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, berriki tertulietara batu zaigun laguna.

En el último programa de Gozakaizte, Akui como despedida nos ofrece un programa de diferentes estilos con temas de Jefferson Airplane, Eloy, Black Angels, Carpet Knights, Nektar, The Machine, Pink Floyd y Jethro Tull…

Atsedenik ez du Euskal Herriko musika eszenak, ezta behar ere. Harrobia saioak, ordea, merezitako oporrak hartuko ditu denbora batez. Baina lasai, bertako argitalpenak hurbiletik segiko ditugu. Hilabetez hilabete, estiloz estilo, edozein dela hizkuntza eta formatua. Tarteka nabarmenduko dugu bat edo beste, baina ez da irrati zein Internet uhin bidez izango. Indarberrituta itzuliko gara, horrelako batean. Bitartean, denboraldiko azken saioa nabarmenduko dugu. Nahiko lasaia, folk rock kutsukoa, eta hein batean amerikarra.
Saio honetan MobyDick “Cotard Delusion” (hurbileko entzunaldia), Audience, We Are Standard, Kometa, The Icer Company, Inserta, Mutürbeltz, EH Sukarra, …

Rafa Cabezaren Bailara Ezkutuan Niña Coyote eta Chico Tornado entzun da. Baita ere: Megadeth, Black Sabbath, Willis drummond, Gatillazo…taldeen kantak.

Iñaxio Esnaolaren Harrobia saioan, Mantisa “Plethora” (hurbileko entzunaldia), John Berkhout, Mikel Uraken, El Capitan Elefante, Eñaut Elorrieta, Larry Bird (lehen pausoa), Humus, Kasik, Sholl, …

Rafa Cabezaren Bailara Ezkutua irratsaion, Queens of the Stone Age taldearen lan berria “Like Clockwork” entzuteko aukera izan da. Baita ere: The Cult, Leize, EH Sukarra, Gatillazo…

Rafa Cabezaren Bailara Ezkutuan Iron Maiden sei urte eta gero Euskal Herrian aitzakipean beraien musika entzun da, baita ere Danko Jones, On, Michael Schenker…

Rafa Cabezaren Bailara ezkutuan, Putzuzulo gaztetxean ospatuko den Louren omenaldi kontzertua: Anestesia, Lobo Electrico, NCC, Safety Pins, Desastrozombies…

« Aurreko berriak ::