Bilaketak

Hegoaldeko Ostatua

RSS-Podcast

aa

Horrelako bideetan aritu da Andoni Tolosa Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Besteak beste, Staff Benda Bilili taldearen bigarren lan luzearen aurrerapena, Mndunguren lan berria eta musikari brasildar eta afrikanoak uztartzen dituen Curva Da Cintura diskoa aurkeztu dira.

Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan, geltoki batek Balkanetako bidean jarriko gaitu Bosnia, Istanbul, Paris eta New Yorkeko doinu balkanikoei kasu eginez. Bigarrenak karibea eta Boston lotuko ditu bi erraldoein bidez; Mighty Sparrow eta Pete Seeger. Azkenak, elektronika adimentsuaren ildoan jarriko gaitu, Dead Can Dance, Curumin eta Maga Boren bidez.

Palestinako herri musikatik Tuaregdarren gitarretara, Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan besteak beste Balkan Beat Box, Sierra Leona Refugees All Stars eta Maga Boren azken lanak entzun dira Baina hasiera berriz, Bert Jansch ingeles folk singer beteranoaren zuzeneko asken lanarekin hasi du.

2012an bete dira 100 urte Woody Guthrie jaio zenetik. Hori dela eta hainbat ospakizun eta ekitaldi burutzen ari da mundu osoan. Horien artean Smithsonian Folkways diskoetxeak uztailean kaleratuko duen Woody at 100: The Woody Guthrie Centennial Collection disko liburua. Bilduma lan hau ari gisara hartuta bere apurra jarri nahi izan da nagusiki, Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatua musika saioan.

Kale musikaren hiru alde dastatzeko modua da New Orleansera hurbiltzea. Horretaz gain Mory Kante eta Ebo Taylor beteranoan azken lanak, Bengalako sufi musikaren bi adibidea eta Bibi Tanga & The Selenites taldearen lan berria aurkeztu dute hegoaldeko ostatuaren ale honetan.

Maliko bikoterik arrakastatsuenetako bat itzuli da aktualiatera haien azken lana dela eta. Horrekin batera Quantic eta Soul musikaren ahots gazte preziatuenetakoa den Alice Russellen arteko elkarlana aipatu eta, azkenik, The Atwengers bikote austriarraren polka, hip-hop eta elktronika nahasketa dastatuko da Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan.

Oraintsu kaleratu dute Chimes Of Freedom izeneko diskoa. Disko laukoitz honetan hainbat artisten Bob Dylanen kantuen bertsioak egin dituzte Anmistia Internacional erakundearen 50, urteurrena ospatzeko. Apostua egingo dizu Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuan ea gai ziren kantu guztien artean saoian jartzeko moduko 14 kantu topatzeko.

Chaabi, gnawa, tafilalet… guztiak dira Marokoko herri musikaren adierazle. Dub, rock, hip-hop, funk… guztiak dira Marokiar musikariek estimatzen dituzten musikak. Andoni Tolosak  Hegoaldeko Ostatu saioan bidai musikala Marokon zehar egitea proposatu du.

« Aurreko berriak ::