Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Denetarik

RSS-Podcast

aa

Eguraldiaren araberakoa da jendartearen umorea. Zeruari begira egotea errazagoa da poltsikoan falta diren txanponak zenbatzea baino. Metal musika estimatzeko eguraldia ona zein txarra izan daiteke. Eguneroko albiste beltzak baino samurragoa da heavy doinuen danbatekoa. Jendartearen amorrua garatzeko lagungarria ere izan daiteke. Ez da broma. Beraz, heavy metal kazkabarraren alde egin dugu, beste behin ere: AMORPHIS, SHADE EMPIRE, CRISIX, GHOST, AVANTASIA, UNBREATH, RISE TO FALL, DIABULUS IN MUSICA, DECEIVER, …

Ez dugu sekula pentsatu metal musikaz osaturiko irrati formula bat nolakoa izango litzatekeen. Talde ezagun eta ustez komertzialen nobedadeak baino ez lituzkete eskainiko, eta esatarien esaldi prefabrikatuekin aurkeztuko lituzkete. Agian hori da Burdinola heavy metal irratsaioan egiten duguna, eta oraindik ez gara jabetu. Komertzialak garenaren zalantza piztuko zaigu, horrelako batean. Baino ez, metal musika euskaraz bizi eta transmititzeko ahalegina da gurea, dibulgazioarekin harremana duena. Tira, hitz gutxiago eta nobedade bilduma eder bat aukeran Burdinola saioan: PERSEFONE, FINNTROLL, PRETTY MAIDS, AMARANTHE, KUDAI, NAKED REDEMPTION, BLOODY BROTHERHOOD, INNER DESTINY, …

ZaKillers! “Hyena” (hurbileko entzunaldia), EH Sukarra, Sermonds, Las Culebras, Norman, Fetitxe (lehen pausoa), Hil Aiari, Kaotiko, No Komply, … Gaur, gaueko 11etatik aitzina.

Zaharrak berri dira, edo gutxienez sasoiko da. Metal unibertsoan lekua egin nahi duten taldeek horma asko eraitsi behar dituzte, eta horietako bat talde beteranoena da. Egindako ibilbidea da eskarmentua, eta maila mantenduz gero hasiberriek baino arreta gehiago lortzen dute. Ordea, talde berri eta interesgarriek tartea dute gurean, urteetan zaildutakoek bezalaxe: STRATOVARIUS, OMNIUM GATHERUM, SOILWORK, HATRIOT, SOMAS CURE, BLACKBELTZ, AIRLESS, MANDRAGORA NEGRA, HELLDAMM, … 90 minutuko mainxtreem dosi aparta Burdinola saioan!

Udaberriko loreak pixkanaka ateratzen hasi dira, eta jakina da arantzak dituztela. Negu gogorraren ostekoak itxura paregabea du, eta zinez interesgarriak dira atera diren eta ateratzear diren nobedadeak. Horiek bilduma orekatua egitea da gure erronka Burdinola saioan, eta baliteke oraingoan ere asmatu izana: HELLOWEEN, ALPHA TIGER, DREAMSHADE, NEWSTED, PERIPHERY, NAKKIGA, KUDAI, CAN OF WORMS, HELLDAMM, GAS, …

Danbor hotsen oihartzuna geratu da urte berriari hasiera emateko. Hotsak, burrunbak, melodiak, … Ñabardura ororen gainetik 2013a ondo baino hobeto abiatu nahi dugu hileroko metal mainxtreem dosiari segida emanez. Askotariko erritmoak pilatu ditugu aurreneko nobedade sortan Burdinolaren atal honetan: Wintersun, The Faceless, Orden Ogan, Secret Sphere, Izu Nauk, Killers, MySweet Torment, Evil Killer, … Sendo gatoz.

Hileroko hitzordua gaizto bete dugu, eta iritsi da azkena. Benetan azkena izango ote den abenduaren 21etik aurrera jankingo dugu. Horregatik, aurreratu dugu abenduko alearen emisioa. Burdinola saioan ez dugu ezeren akaberarik iragarri, baina nobedade apartak lirateke horretarako: Mors Principium Est, Aeternam, Bloodbound, Kamelot, Lavett, Soulitude, Black Absinthe, A.D, Dabelyu, Dead Means Nothing, … Urteko azken dosia prest dugu!

Eguraldi petrala iritsi da. Euria eta hotza. Neguaren gorritasuna badatorrela ematen du. Aukera, nahiago dugu metal ekaitza. Bestela, aterpean jarri eta heavy metal doinuez gozatzeko hitzordua ez dugu albo batera utziko. Han eta hurrengo nobedade interesgarriak ez dira falta Burdinola saioan: Kiss, I Legion, Dragonforce, Helloween, Devil Townsend Project, Incursed, Hiverland, Etorkizun Beltza, Legalize Murder,…

« Aurreko berriak ::