Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Sexualitate kontuek hartu dute asteazken honetako Hitzen Lihoan lehen ordu betekoarenn zatirik handiena, Eli Olaskoaga sexu hezitzaileak txakra kontuekin jarraitzen du beste aste batez ere, arrakasta handia izaten ari da “gurpil genetikoen” kontu hau eta pixkana pixkana aurrera goaz, gaur bosgarren txakra aurkeztu digu Elik.

Aste honetako liburu gomendioaren tartean Txertoa argitaletxearen eskutik jaso dugu, `Sacamantecas y otros relatos vascos de terror´liburua aurkeztu digu Martin Ansok.

Teknologia berrien tartean, txartel bidezko ordainketak interneten modu seguruan egiteko ditugun aukerez mintzatu zaigu Unaik Bilbao Akting ingenieritza enpresako kidea.

Hamabostean behin Imanol Epelderen bisita izaten dugu, zarauztarrak gure uhinetan martxan jarri zuen “irrati- nobela”ri jarraipena eman dio gaurkoan eta “Txakurrak oinutsik” 5.atala kontatu digu.

Kirolaren B aldean, Jeremy Lin denen ahotan dabilen NBA saskibaloi jokalaria ekarri digu gaur Aitzol Barandiaranek.

Bardoak 2012 nafarroan taldeka egiten ari diren txapelketak lehen fasea bukatu du eta bigarren ataritan, txapelketako xehetasun guztiak jaso ditugu elkarteko kide den Lorea Arburuaren eskutik.

Bergarako idazle eskolan Kristina Lasa ematen ari den hitzaldi interesgarrien pasarte berri bat entzuteko baliatu dugu inauteri astelehena, “Argien mendetik erromantizismora” gaiaren barruan hirugarren saioa da gaurkoa.

Hamabostean behin Gotzone Elu argazkilari hondarribitarraren bisita izaten dugu, gerra-argazkilaritzaren historiarekin hasi zen orain bi aste, gaur jarraipena eman dio gaiari eta Gerda Taro gerra argazkilaritzaren aitzindarietako bat aurkeztu digu astelehen honetan.

« Aurreko berriak ::