Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Antzerki munduari ateak zabaldu dizkiogu astearte honetako Hitzen Lihoan, Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldeko kide den Ion Martinez izan da gurekin, orain bi urte sortu zen taldea eta ordutik hona bi obra taularatu dituzte, azkena Ispilua.

Kirolaren B aldeari begira jarrita, Londreserako txartela berriki lortu duen borrokalaria hizketagai hartuta etorri zaigu gaur Hitzen Lihoan, Xabier Lopetegi: Maider Unda gasteiztarraren ingurukoak aletu dizkigu gaur bere atalean.

Gure hitzen kontrabandista partikularra Txekiatik gurekin izan da zuzenean astelehen honetan Hitzen Lihoan, Ainara Maia gaur haizearen pare sumatu dugu.

Gotzone Elu argazkilaria izan dugu gaur gure estudioan, hamabostean behin etortzen da guregana artista hondarribiarra eta gaurkoan argazkilari aski ezagun baten ingurukoak jasota etorri da: Luis Otaegi donostiarra.

Bagerak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeek `Euskaraz osasuntsuago´kanpaina abian jarri dutela eta, donostiar euskaldunek pediatra eta familia sendagile euskaldunak eskatzea nahi dutela aintzat hartuta, aukera hori baliatuko zaie. OEEko Jabier Agirre sendagileak eman dizkigu xehetasun gehiago astelehen honetako Hitzen Lihoan.

Bergarako idazle eskolan pasatzen dugu astelehen goizetako lehen zatia, Kristina Lasa antropologia irakaslea ematen ari den mintegien azken atala hasi ginen iragan astean entzuten, “argien mendetik erromantizismora” bitarteko idazleen lana errepasatzen, azken garai honetakoak azaltzen ari da; gaur bigarren kapitulua entzun dugu.

Aitor Zabaletaren sukaldera sartu-irtena egin dugu ostiralero moduan Hitzen Lihoan, gaur `fideua´ prestatu digu gure sukaldari partikularrak.

Hitz eta pitz, gaur helduen tertulian sartu gara Hitzen Lihoaren lehen ordubetea osatzeko, LAB pentsionistak martxan taldeko kideekin solasteko parada izan dugu.

« Aurreko berriak :: Ondorengoak »