Bilaketak

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Sufritu ez dezaten, gauzak errazte arren edota bakean utz dezaten baina, arrazoiak arrazoi, psikologo eta hezkuntza aditu ugarik diote gurasoen aldetik gero eta joera handiagoa dagoela haurrak gehiegi babestekoa eta hori ez dela ona, bestek beste, menpekotasun handia duten edota tirano txikiak diren haurrak hazten ari garelako. Gehiegizkoa da egungo gurasoek haurrei ematen dieten babesa? Non dago oreka? Haurrekin behar besteko denbora ez pasatzeak zerikusia du? Guraso eta hezitzaile paperetik aritu zaizkigu tertulian Gaizka Aranguren kazetaria eta Ana Eizagirre EHUko irakaslea.

Tratu txarrengatik auzipetua dagoen Ruben Castro futbol jokalaria babestuz Betiseko jarraitzaileek egindako oihuen bideo laburra bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan. Zabalpen horren ondotik etorri dira klubaren eta peña ultraren gaitzespena baita zenbait neurri ere. Jokabide hauen zabalpenak dituen arriskuez eta aukerez eta, oro ar, futbolak indarkeria forma ezberdinekin izan dezakeen loturaz eta honekin amaitzeko balizko bideez gogoeta egin dugu tertulian Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin. Amaieran, herri mugimenduen formazioaz eta herri jakintzaz Joxemi Zumalabek antolatutako Borbor(k) jardunaldiak ere aipatu ditugu. Larunbat honetan izango dira Donostiako Zurriola ikastolan.

Gero eta gehiago dira kulturgune bihurtzen ari diren liburu dendak gurean; batzuk izendatze arren: Katakrak, Kaxilda edo Garoa. Gainerako ohiko liburu dendetan topatu ezin diren liburuak egoteaz gainera, kultur ekintza desberdinak eskaintzen dituzte (hitzaldi, mahainguru, kontzertu…). Gune hauen arrakastaren giltzaz, belaunaldi gazteagoentzako duten erreferentziaz gogoeta egin dugu tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin. Aurrez, Oskar sarien banaketa ekitaldiari begira jarri gara.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Mikel Zubimendi.

EITBko erregulazio espedientea, langileen lan baldintzak, Maite Iturbe zuzendariaren dimisio eskaria…honek guztiak lotura zuzena du euskal irrati telebista publikoaren ereduarekin. Zer da gaur egun EITB? Nolako irrati telebista publikoa beharko genuke? Eta zer ardura dugu herritarrok eta kazetariok kalitatezko zerbitzu publiko baten eztabaidan? Horren jiran aritu gara tertulian Markel Ormazabal Aztikerreko soziologorekin eta Ariane Kamio Garako kazetariarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, César Manzanos y Jose Luis Úriz.

Bi hautagai daude mahai gainean EAEko Ararteko kargurako: EAJk proposatutako Manu Lezertua (PSE eta PPren babesa duena) eta EH Bilduk proposatutako Luix Barinagarrementeria. Itxura guztien arabera Lezertuak egingo du aurrera berak izango duelako Gasteizko legebiltzarreko gehiengoaren babesa. Hautagaien perfilaz aritu gara tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin baina Arartekoa aukeratzeko egungo ereduaz eta Arartekoaren funtzioez ere hausnartu dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno y Enrique Martinez.

« Aurreko berriak ::