Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Mundurama

RSS-Podcast

aa

Bangladesh aldera begira hasiko dugu gaurko saioa. Joan den astean bertako hiriburuan, Dakhan, erori zen lantegiak 1.000 hildako baino gehiago eta 2.500 zauritutik gora eragin ditu zifra ofizialen arabera. Zein da Bangladeshko langileen egoera? Ze lotura dute gure kontsumo ohiturek lan baldintza horiekin? Eta zer egin dezakegu egoera aldatzeko? Hori lantzen saiatuko gara saioaren lehen zatian.
Ondoren Europako nazio gabeko beste estatu bat ezagutuko dugu: Frisia. Frisiako Alderdi nazionalistako kide batek azalduko digu non dagoen nazio hau, eta zein den bere nazioaren egoera.

Gaurko saioan, Kosovari buruz jardungo dugu. Serbia eta Kosovaren arteko harremanak normalizatzeko ematen ari diren pausuak, eta nazioarteko komunitatearen erreakzioa. Kosovoren kasua eredu izan al daiteke estaturik gabeko beste nazio batzuentzat? Gaia aztertzeko Gabirel Ezkurdia eta Jaume Lopez, politologo euskaldun eta kataluniarra izan ditugu gurekin.
Ondoren, Mendebaldeko Saharara joko dugu. Nazio batuen erakundeak onartu berri du NBEren Mendebaldeko Sahararako misioa, MINURSO izenekoa, urtebetez luzatzea. Hori bai, ez du giza eskubideak ikuskatzerik izango. Zergatik? Mohamed Faled, EAEko delegatu Sahararrarekin hitz egin dugu gaiaz.

Gaurko saioko erreportaian, Europa pairatzen ari den erasoaldi neoliberala azteru dugu. Horretarako James Petras, soziologo estatu batuarra, Igor Urrutikoetxea, LAB sindikatuko nazioarteko idazkaria, Nakena Jurado, ekonomilaria, eta Oier Mees, Alemanian ikasten ari den euskalduna izan ditugu gurean. Saioaren bigarren zatian berriz Venezuelako hauteskundeen lehen analisi bat egin digu Carlos Aznares, Resumen Latinoamericanoko zuzendariak.

Ipar Koreak atzerrian duen ordezkari urrietako bat da Alejandro Cao de Benós. Koreako penintsulan tentsioa inoiz baino handiagoa den honetan, arlo militarrean gerta daitekeenaz eta Ipar koreako sistemaz jardun genuen berarekin, Mundurama saiorako egindako elkarrizketan.

Madrilgo Complutense Unibertsitateko doktorea eta ikerlaria da íñigo Errejón zientzia politikoen arloan. Horrez gain, CEPS fundazioko kidea ere bada.  Chavez presidentearen bizitza politikoaz eta bere hondareaz jardun genuen berekin Mundurama saiorako.

Bi aste dira Hugo Chavez hil zela. Saio honetan bere ibilbidea eta Venezuelan zein Hego eta Ertamerika osoan utzi duen ondareaz jardun dugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Iñigo Errejon, Zientzia politikoetan doktoratua eta ikerlaria, eta Maximo Sanchez, Venezuelako oposizioko kide eta Karakasko zinegotzi metropolitarra. Ondoren Koreako penintsulako tentsio egoera eta Ipar Koreako egunerokotasuna jorratu ditugu Alejandro Cao de Benos, Ipar Koreak atzerrian duen ordezkari urrietako batekin.

Saio honetan hiru gai jorratu ditugu. Hasteko italiako hauteskundeen ondorenaz jardungo dugu Ane Irazabal kazetariarekin. Ondoren Kongoko gerraz hitz egingo dugu Nestor Nongo, nazioarteko analistarekin. Azken gaia Kurdistan izango da, Nazmi Gür, Kurdistango BDP alderdiko kidearekin.

Greziaz hitz egin dugu oraingoan Munduraman. Mugimendu anarkista geroz eta indar eta presentzia handiagoa ari da lortzen bertan. Aldi berean, estatuaren eta indar faxisten errepresio geroz eta bortitzagoari egin behar diote aurre. Mugimenduko bi kidek azaldu digute zein den bizi duten egoera. Lan munduan, Tesalonikako Vio.Me lantegiko langileek, bi urte soldatak kobretu gabe eman ondoren, lantegia okupatu eta autogestionatzeari ekin diote. Bertako elkartasun iniziatibako kide den Theodoros Karyotisekin hitz egin dugu. Arlo sindikalean ere aldaketa handiak ari dira izaten. Alderdiek kontrolatutako sindikatu handiak indarra galtzen ari diren bitartean, sindikatu konbatibo txikiagoak sortzen ari dira. ESE, Greziako Batasun Sindikal Libertarioko Angel izan dugu gurekin.
Ondoren, tertulia Txente Rekondo eta Carlos Aznaresekin. Gaiak: Ekuadorko hauteskundeen emaitzak, Israelgo X presoa, eta Londresko gobernua Bloody Sunday-eko biktimei ematen ari den kalte-ordainak.

« Aurreko berriak ::