Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Burdinola

RSS-Podcast

aa

Hauteskundeen atarian, heavy metal doinuak aproposak dira azken egunetan batzuen eta besteen esanak irensteko. Botoa erabakitzeko argibiderik ez dugu emango, ezta zehazteko botoa baliagarria den edo ez. Nolanahi ere, eramangarriagoa izan dadin hautagai interesgarriak batu ditugu Burdinola saioan: Sybreed, Vision Divine, Testament, Tankard, Steve Harris, Conflict Noise, The Descent, Mandragora Negra,…

Oporraldia joan da eta denboraldia badator. Murrizketarik ez da izango gurean, BEZaren igoerak ez du aparteko eraginik izango, eta oraindik medikuek ez dute debekatu heavy metal musikaz entzutea. Are gehiago, terapia gisa ulertzen dute askok bizi ditugun garaietarako. Horregatik ere bueltan da Burdinola heavy metal irratsaioa. Hasteko, nobedade sorta interesgarria bildu dugu, udazkenean zer esana emango duena: Katatonia, Manowar, Fear Factory, Gauntlet, Babymetal, Gojira, Omendark, Thershold, … Hileroko dosia abian da!

Metal musikak biolentzia eragiten duela esan dute urteetan. Badirudi rock gogorrean ere badirela sekretupean aritzen direnak. Burdinola heavy metal irratsaioa, ordea, ez. Agerian eta ezer ezkutatu gabe menu oldarkorra prestatu dugu: HAMMERFALL, IN FLAMES, AMORPHIS, ARKAN, KORUMBA, NOIZEANBEHIN, WELL OF ANGER, STRYPER, … Ohiko atalek are gehiago gogortuko dute.

Denboraldiko azken hilabetean sartu gara, uda atarian. Eguraldia nahasia da eta metal berrikuntzak ere halakoak dira. Izan ere, ezusteko on eta txarrak ematen dira. Bietatik eskaini dizue Iñaki Esnaolak Burdinola heavy metal irratsaioan: DREAMTALE, NORTHER, THE HAUNTED, SOBER, GAMORA, LINED, REBORN, ANVIL, … Ohiko atalez osaturiko menu gordina.

Ez da giro kalean eta hauteskundeak hor daude, atarian. Bozkatu edo ez, metal musikaren aldeko botoa eskatu du Iñaki Esnaolak Burdinola heavy metal irratsaioan. Horretarako arrazoiak ez dira falta: Septic flesh, Arch Enemy, Suidakra, Amaranthe, Gaueko Itzalak, Daemonlord, Butronian, Caliban…Ohiko atalez osaturiko menu gordina.

Oporrik ez du metal musikak. Hori dela eta, beharrezko dosia prestatu dugu jai dutenek disfrutatzeko eta ez dutenek ere. Gainera, nobedade esanguratsuak ditugu ale berrirako: SCAR SYMMETRY, AMON AMARTH, SERENITY, MOTÖRHEAD, CHILDRAIN, COBRA, BLACK RIVER, OBSCURA, …Ohiko atalez osaturiko menu gordina.

Iñaki Esnaolaren Burdinola metal saioan udaberri azidoa egokitu dela dirudi. Metal kutsukoa ere izan da, baina erradiaziorik gabekoa. Beste behin ere arriskutik kanpo dagoen dosi osasungarria entzungo da: BLOODBOUND, PROTEST THE HERO, WHITESNAKE, ANGRA, VHÄLDEMAR, KHAMUL, ERAITE, LAZARUS A.D., … Ohiko atalez osaturiko menu gordina.

Zeinek ez du atsegin melodia? Metal musikak ere badu eta gordintasunarekin batera koktel ederra osatzen du. Hain zuzen ere, halakoa da Burdinola heavy metal saioa. Iñaki Esnaolaren eskutik nobedadeak eta sorpresak ez dira falta izan: MERCENARY, BATTLELORE, CHILDREN OF BODOM, DARK MOOR, KHOUS, KOMA, SOBIEHT, LABYRINTH, …

« Aurreko berriak ::