Kale musikaren hiru alde dastatzeko modua da New Orleansera hurbiltzea. Horretaz gain Mory Kante eta Ebo Taylor beteranoan azken lanak, Bengalako sufi musikaren bi adibidea eta Bibi Tanga & The Selenites taldearen lan berria aurkeztu dute hegoaldeko ostatuaren ale honetan.
mai 15
Maliko bikoterik arrakastatsuenetako bat itzuli da aktualiatera haien azken lana dela eta. Horrekin batera Quantic eta Soul musikaren ahots gazte preziatuenetakoa den Alice Russellen arteko elkarlana aipatu eta, azkenik, The Atwengers bikote austriarraren polka, hip-hop eta elktronika nahasketa dastatuko da Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan.
api 24
Oraintsu kaleratu dute Chimes Of Freedom izeneko diskoa. Disko laukoitz honetan hainbat artisten Bob Dylanen kantuen bertsioak egin dituzte Anmistia Internacional erakundearen 50, urteurrena ospatzeko. Apostua egingo dizu Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuan ea gai ziren kantu guztien artean saoian jartzeko moduko 14 kantu topatzeko.
api 10
Chaabi, gnawa, tafilalet… guztiak dira Marokoko herri musikaren adierazle. Dub, rock, hip-hop, funk… guztiak dira Marokiar musikariek estimatzen dituzten musikak. Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatu saioan bidai musikala Marokon zehar egitea proposatu du.
mar 27
Hego Afrikarra lehena Bristolekoak bigarrenak. Lehenak, Twonshipetako musikaren alderik berritzaile eta indartsuena erakusten du, techno eta rockez betetako bigarren diskoan. Bigarrenek, pop rock eta saheleko musikekiko zaletasuna uztartu daitezkeela erakusten dute seigarren disko luzean. Horretaz gain fadoaren kaleetan zehar ibilbidetxoa ere egin du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan.
mar 20
Ingalaterrako Mr Bongo diskoetxeak kaleratu berri duen bilduma lan bati esker gaurkotasunera itzuli da Nigerian 70. eta 80. hamarkadetan ospetsuena gertatu zen emakumezko ahots bikotea. Afro beat, Hegoafrikako popa, reggaea eta disko musika uztartuz, oihartzun txiki bat era lortu zuten 70ko hamarkada amaieran Europa eta Estatu Batuetan. Haietaz aritu da, besteak beste Andoni Tolosa Hegoaldeko Ostatuaren saioan.
mar 13
Ez dira atzo hasitakoak, nahiz eta, oso gazteak izan. Bi Txiletar eta Brasildar bat, hip-hopetik kantautoretara doan bidean. Anita Tijoux, Paula Coelho eta Camila Moreno, inguruari modu militantean begiratzeko hiru joera ezberdin. Hiru emakume gazteen ahotsak entzun dira Hegoaldeko Ostatuaren saioan.
ots 28
SoundRoots blogaren partaideek zerrenda bitxia plazaratu dute jakin berri diren Grammy sarien inguruan. Bertan agertzen dira AEBtako musika akademiak sekula saritu, ezta aipatu ere ,egin ez dituen musikariak. Zerrenda, noski, musikari ezkertiarrez beteta dago. Zerrenda horren erepasua egin du Andoni Tolosak Hegoaldeko Ostatua ale honetan
ots 21
Kale Gorrian