Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punk oi saioan In Your Face talde urolarraren bisita jaso du. Beraien disko berria aurkeztu digute “desembarco macarra” izenekoa, hainbat pasadizo, istorio eta anekdota kontatzen dizkiguten bitartean. Agenda, leihaketa eta berriak ere izan ditugu beti bezala, hau dena betiko umoreaz bustita.

The Fridays Crew talde azpeiti-azkoitiarraren bixita jaso dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, “Pentsatu, iratzarri zure kontzientzia” bigarren lana kaleratu dutenaren aitzakiarekin. Beraien diskoaz, ibilbideaz eta disko aurkezpenaz hitz egin dugu, agenda, berriak eta lehiaketa ere beti izan ditugu. Oi!

Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, The Last Strenght talde goierritarraren bisita jaso dugu, beraien “Anaien arteko borroka” diskoa orain dela gutxi atera baita. Beraiekin elkarrizketa sakon bat izan dugu. Horrez gain, agenda, leihaketa eta berriak. Oi! umorea.

Gabonetako oporren ondoren, martxan da berriro ere Kaleko Mobida punkoi! irratsaioa, eta Herri Guda talde goierritar gaztearen bisita jaso du. Xabi eta Joseba gitarrak etorriko dira, beraien ibilbidea, diskoa eta despedida azaltzera. Horrez gain, 2011 urte bukaerako nobedadeak eta 2012ak ekarri dizkigun berrien aurrerapen mordo batekin etorri dira.

Bartzelonako 70. hamarkada bukaerako punk mugimenduan murgildu dira Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Asteburuko pasadizoak eta nobedadeak aipatu eta gero, Bartzelonako punk-rock eszenan pioneroak izan ziren La Banda Trapera del Rio eta Ultimo Resorte taldeak entzun dira. Horrez gain beti bezala agenda eta leihaketa.

80-90.hamarkadetara salto egin du Ekaitz Etxezarretak Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Lager 33 sopelarren “Violencia, futbol y cerveza”, Frontpilsen bartzelonarren “Aquest es el nostre moment”, Iskanbila arrasatearren “Hay que machacar”, Cockney Rejects ingelesen “Bad Man/New Song”…diskoak entzun dira. Horrez gain beti bezala, agenda, berriak eta leihaketa.

Euskal Herriko hainbait punk-oi! taldeetako diska berriak entzun dira, Kaleko Mobida irratsaioan. Aurreko asteko kontzertuetako kronikak egiteaz gain, Herri Guda talde goierritarraren “Atzera egin gabe”, BC BOMBS talde bilbotarraren “Lets go bombs” eta Esteka talde bizkaitarraren “Zarata ala hil” diskoak entzun dira. Bukaeran lehiaketa eta agenda.

Kaleko Mobida Fest II-aren kronika egin da Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan, Hodei (TLS) eta Nakenek (Reggae Fever) lagunduta. Horrez gain, Kaleko Urdangak, Brutal Calling eta The Last Strenght taldeen aurrerapen-abesti berriak entzun dira. Ondoren leihaketa, berriak eta agenda. Oi!

« Aurreko berriak ::