Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida irratsaioa, txapa irratia momentuz erabili ezin denez Bergarako Northern Drunkens lokalean grabatu dute edizio esperimental hau. Blasko (HBB) eta David (Managerra HBB-BC BOMBS) etorri zaizkio Hell Beer Boys taldearen X.urteurrenari buruzko elkarrizketatxo bat egitera, beraien bira, anekdotak, intentzioak, nola ikusten duten eszena…komentatuko dizkigute. Astebukaerako kontzertuak komentatzeaz aparte, agenda, berriak eta leihaketa ere izango dira. Umore on onaz, Oi!-arekin gozatuko dugu.
mar 30
King Of the Jungle fanzineko Beñat, Alkorta eta Joseba izan dira, Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beraien fanzineko lehenengo zenbakia aurkeztuko dute eta bertan azaltzen diren taldeen musikaz gozatu da. Horrez gain, agenda, berriak eta leihaketa ere izan dira.
mar 22
Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida saioan Fight to Life talde arrasatearraren bixita jaso da. Gorde abeslaria eta Oihan baxua etorri dira taldearen “Lo que piensas” disko berria aurkeztera. Agenda, leihaketa eta berriez gain, Saskarrak taldearen “Eraikitzeko suntsitzen” lehen diskoa ere entzun da.
mar 15
Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, Añorgako antzoki zaharrean ospaturiko Holidays in Bardulia IX. edizioaren kronikatxo bat egin da. Korrokoia jauna etorriko da eta berak lortutako zuzeneko artxiboekin apainduko da irratsaioa, jo zuten talde bakoitzaren emanaldiak banan banan entzunez. Leihaketa, berriak eta agenda ere beti bezala izan dira.
mar 08
Ekaitz Etxezaharretaren Kaleko Mobida punkoi saioan Oñatiko mugimendu musikala izan dute hizpide. Lasa aditua etorriko da kolaboratzaile lanetan, berarekin entzun dira Oñati Bizirik I eta II bildumak, baita Triskantza, Ez! , Bitz , Klinesa ta Kaka arrastua Kumunzuluan, Banda Munizipala, Drakes…eta beste talde ez hain ezagunen abestiak. “Gogorra” benetan irratsaioa.
ots 23
Iskanbila Oi! talde arrasatear mitikoaren bisita jaso da Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Formazio originaleko Gotzon eta Lapo etorri dira. Taldearen ibilbidea aztertuko da eta abesti inedito batzuk ere entzun dira. Agenda eta leihaketa ere izan dira beti bezala.
ots 16
Euskal Herriko punkoi! mugimenduari errepasotxoa emango diote Kaleko Mobida saioan, fanzineak (king of the jungle, silencio toxico, run together…), diskak (in your face, fight to life, The Last Strenght, Fridays Crew…) eta agenda aipatuko dute. Leihaketa ere beti bezala izango da.
ots 09
Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punk oi saioan In Your Face talde urolarraren bisita jaso du. Beraien disko berria aurkeztu digute “desembarco macarra” izenekoa, hainbat pasadizo, istorio eta anekdota kontatzen dizkiguten bitartean. Agenda, leihaketa eta berriak ere izan ditugu beti bezala, hau dena betiko umoreaz bustita.
ots 02
Kale Gorrian