Informazioan bereizitako irratia

Bilaketak

Sartudalapurra

RSS-Podcast

aa

Euskal Herriko 17 rap talderen musikaz osatutako bilduma da gaur aurkeztu dugun harribitxia. Antton Basurko koordinatzailearekin hitz egin dugu bildumaren karietara, eta besteak beste, Aritz Usandizagak idatzitako testua irakurri dugu.

Marcel Duchampek komunontzi bat erosi, R. Mutt izenez sinatu eta arte erakusketa batera bidali zuen, 1917an. Arte garaikidearen kontrako ekintza hura, paradoxaz, arte garaikideko lanik eraginkorrena dela diote adituek, ia mende bat geroago.

Ahotsez, ezpainez, hortzez, eta eztarriz egin daitezkeen soinuak erabiliz egiten den musika mota da beatboxing delakoa. Entzule batek bere harribitxia gomendatu zigun, Dokaka japoniarra, eta hura aitzaki hartuta aurkeztu dugu etorkizun handia duen musika jarduera hau.

Literatur munduko harribitxi berri bat ezagutu dugu gaurkoan. Hamaika urterekin hasi zen egunerokoa idazten, eta gerora literatura erotikoa ere idatziko zuen, “Delta of Venus” liburuan argitaratuko zenez. Pertsonaia zinez berezia eta bitxia da Nin, ezagutzea merezi duena.

Alfred Hitchcock maisua izan dugu gaurkoan lapurren gordelekuan, eta bere filmik ezagunenetako bat aurkeztu digu: Psycho (1960). Harribitxi honen zenbait bitxikeria eta pasarte entzuteaz gain, Norman Bates pertsonaiari eskainitako kanta ere ezagutu dugu.

Entzuleen altxorrak ezagutzen jarraitu dugu gaur. Besteak beste, Charlie Parker (”The Bird”) entzun dugu Ricarden eskutik, baita “euskara da gure territorio libre bakarra” esaldia gogoratu ere. Iratiko oihanera jo, eta inguru hartan dagoen Okabeko harrespila aurkeztu dugu

Edvard Munch pintore norvegiarraren lanik ezagunena da, eta akaso, artearen historiako lanik ezagunenetarikoa. “V” izeneko entzulearen gomendioz, “Garrasia” lana apur bat gehiago ezagutu dugu, eta baita koadroaren bi lapurretaren berri izan ere.

Herrialde Katalanetara jo dugu berriz, eta aurkikuntza ederra egin dugu han, entzule baten laguntzaz. Dusminguet taldearen errautsetatik sortua, La Troba Kung-Fu orotariko doinuak fusionatzeko gai da, runba katalanetik abiatuta.

« Aurreko berriak ::