Irratsaio honetan bi dira gai nagusiak. Batetik, mundu mailako surf txapelketak nola sailkatuak dauden esaten digu Surflari Ernegatuak. Eta bestetik, uda honetan surf egitekotan dabilenari zenbait aholku luzatzen dizkio. Hau guztia, noski, ironia eta humorea osagai ezinbestekotzat hartuta.
mai 11
Occumentray, Blue Horizon eta Filthy Habits surf filmak ditu hizpide surflari ernegatuak irratsaioa honetan. Dokumental bakoitzaren edukia, protagonistak eta musika ardatz hartuta, gertaera bitxiak kontatzen ditu.
api 27
Mikel Troitiño Berasategirekin elkarrizketa. Surf irakaslea, mendizalea, kirolaria, Euskal Herriko Federazioko lehendakari ohia, bidaiaria, …kurrikulum luze bezain oparoa duen surflari honek Zarautzen surfak izan duen ibilbidea biltzen duen liburu bat egin zuen 2007an. Liburua nola egin zuen eta egun gauzak nola ikusten dituen kontatzen digu Mikelek.
api 13
Bertako kultura eta kanpotik jasotakoa uztartzeko saiakera bat egiten du surflari ernegatuak. Trikitixa txapelketa eta surf txapelketa bat alderatzen ditu irratsaio honetan.
mar 30
Big Wednesday, horrela izena du Surfaren historian egin den film garrantzitsuenak. Irratsaio honetan film honen nondik norakoak, protagonistak, gertakari historikoak, eta filmeko pasarteak uztartzen dira.
mar 09
Surf egiteko munduko leku arriskutsuenetako bat Pipeline da. Izen honek, istorio eta izen asko biltzen ditu. Saio honetan, izen bereko abestiak, bertako protagonistak eta leku honek dituen berezitasunak azaltzen dizkigu surflari ernegatuak.
ots 10
Kepa Acerorekin elkarrizketa. Surflari algortarra Alaskan hasi eta Patagonian amaitu duen bidaia batean izan da. Saio honetan Acerotarren ibilbidea azpimarratzen da eta horrekin batera, Kepak bidaiaren nondik norakoak kontatzen ditu; pasarteak, aurkitutako olatuak, hotza, artzak, lekutarrak, arriskua, bidaia, abentura…
urt 13
Saio honetan Eddie Aikau, Waimeako lehen soroslea dugu hizpide. Bere bizitza, bere erroei so egin zituen ekimenak, olatu handietan zuen maisutasuna, itsasgizon gisa zuen esperientzia, bere ibilbidea, eta bere desagerketaren berri emango dizuegu.
Abe 09
Kale Gorrian