Bilaketak

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenetan, Migel Angel Mendizabalek Oiartzun irratian odola ematearen garrantziaz esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Greziako egoeraren ingurukoak jorratu ditu Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Ivan Santamaria kazetariarekin. Patxi Gaztelumendik Herritarren Segurtasunerako Legea delakoa indarrean jarri izanaren ingurukoak ekarri dizkigu komunikazioaren tartera. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Ander Altunari egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, eta Irungo alardeaz nahiz jai giroko tradizio baztertzaileez hausnartu dugu. Elkarrizketaren tartean, Radiokulturakoek Anarirekin izandako solasalditik pasarte esanguratsuenak ekarri dizkigu Gorka Artetxek. Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin aritu da energia trantsizioaz hizketan. Amaitzeko, 2013ko Gazte Danbadan terrorismoari gorazarre egitea leporatuta epaitu dituzten Ernai antolakundeko zortzi kideak eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria absolbitu izanaz Aitor Andak egindako balorazioa ekarri dugu eguneko adierazpenetara.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa ‘Klitto!’ atari digitala martxan jarri duten Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiolari egin diegu. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, eta udan ere antzerkiaz gozatzeko planak proposatu dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Radiokulturako lagunek Jone Idiazabalekin Errenteriako eskulangintza azokaz hitz egindakoak ekarri ditugu.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Radiokulturako lagunek Lauka teatroaren ‘Amorioaren ziega’ obraz egindako erreportajea izan dugu entzungai. Eguneko adierazpenetan, Gotzon Elizburuk eta Iker Kasanobak zendu berri den Periko Solabarriaz Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketa, Bgoña Izeta eta Jurgi Olasagastiri egin diegu, Kilometroak festaren bueltan kaleratu duten Gizarte inklusiborako dekalogoaz. Sormenaren tartean, Jon Aranburuk Ixiar Rozasekin hitz egin du ‘Proklama’ lantegi eta topaketa guneaz. Amaitzeko, aurtengo Zapato Azuleren ingurukoak kontatu dizkigu Ondarroako Radixu irratiko Leirek.

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Fracking EZ-eko kideekin hitz egin du uztailaren 13tik 19ra Subillan egingo den ‘Frackanpada’-z. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu, eta lineako mikrodonazioez hitz egin digu. Amaitzeko, Tasio Erkiziak zendu berri den Periko Solabarriaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Jule Goikoetxeak euskaldun zerk egiten gaituenaz idatzitako artikuluaz hausnartu dugu, tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin aztertu du frackingaren aurka Gasteizko Legebiltzarrean onartu den legea. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin joan den asteburuan eratutako Koop57 EH lurralde sailaz aritu gara. Amaitzeko, Radiokulturakoek Volker alemaniarrari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Irratien tartean, ‘Gaur erabakia, bihar hautestontzia’ egunaz egindako jarraipen saioetan Arrosa sareko irratietako kideek esandako hitzak bildu ditugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Xarroxin irratikoek Nabarraldeko editore Olaia Aldazi egin diote, larunbatean izango den Noaingo martxaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek ‘Maitasunaren ostean, maitasuna’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek Lutxo Egiarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Antxeta irratiko Maia Muruagak Begiz begi taldearen lehen lan luzeaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai irratien tartean. Aimar Etxeberriak ‘Gaur8′ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, igandeko ‘Gaur hautestontzia, bihar erabakia’ egunerako hainbat euskaldun ezagunek egindako deialdiari egin diogu lekua, Hamaika telebistari esker. Elkarrizketaren tartean, Pauline Guellerekin hitz egin dugu EHZ festibalaren aurtengo edizioaz. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta utzi berri dituen amonaz hitz egin digu. Amaitzeko, Sopelako ‘Born to learn’ jaialdiaren ingurukoak ekarri dizkigu Bilbo Hiria irraiko Mieltxo Monfortek.

« Aurreko berriak ::