Hurrengoa: 12:45
El portavoz de la Presidencia de Ezker Batua analiza la situación de su formación en vísperas de la Asamblea General.
mai 16
Martin Garitano repasa y comenta los argumentos de la prensa de la jornada.
mai 16
Aritz Usandizagaren Sound System saioan musika beltza eta elektronikoaren disko berriak entzuteko parada izan da. Jamaikar doinuak, soula eta gainontzeko estiloen aipamenak egin dizkigu.
mai 16
Legutioko atentatuak utzitako egoeraz eta Estatuaren eta erakunde armatuaren indarkeriaz mintzatu gara. Baita Guardia Zibilaren alde alderdi abertzale gehienek agertu duten jokabideaz ere. Oro har Estaturik gabeko herrien etorkizuna eta Palestinako herria ere mintzagai izan ditugu, “Nabka” egunaren urteurrenaren karira. Amaitzeko, emakumeen aurka Iruñean gobernu españolak eta poliziak izandako jarrera izan dugu hizketa gai.
mai 15
“Nabka” egunaren 60. urteurrena bete da, palestinar lurrak okupatu eta Estatu israeldarra ezarri zen eguna. Mobilizazioak Palestinan ezez ezik Euska Herrian ere izan dira, Askapena eta Kamaradak Gazte Internazionalistak deituta. Askapenako Unai Vazquezek egin digu irakurketa. Gogora ekarri du 11.000 preso politiko eta 4 milioi errefuxatu izateaz gainera, autodeterminazioa eta lurraldetasuna ukatzen zaiela palestinarrei, guri bezala. Horregatik modu batean gure borroka ere badela nabarmendu du. Baina batik bat palestinarren duintasuna azpimarratu digu.
mai 15
Donostiako Piratak hasiak dira motorrak berotzen. Musika Lehiaketa abian jarri dute iaz bezala, oraingoan ordea Gipuzkoa osora zabaldu dute deialdia. Gaur eta datorren ostegunean finalerdiak egingo dituzte Donostiako Doka Kafe Antzokian. Finala ekainaren berriz, 7an.
mai 15
Koldo Landaluze nos invita a ver cuatro películas: Saw de James Wan, En el cielo dividido de Julian Hernandez, Una chica cortada en dos y Honey Dripper de John Sayles.
mai 15
Aritz Usandizagak hilero eskaintzen duen disko kronikaren kari, Federico Aubeleren Panamericana azken obra aipatu du. Federico Aubele, Argentinako musikaria da, Buenos Airesen jaioa eta Berlin edo Bartzelona hirietan bizi izan da. Panamericana diskoan, bere bizitzan eragina izan duten musiketan zehar ibilbidea proposatzen du; Amerikako kontinentea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen errepideari jarraituz.
mai 15
Asteko kronika